Aukeratu irudi egokia eta hobetu zure orriaren SEOa

Aurrekoan bideoari buruz hitz egin genuen. Irudi edo bideo batek sorrarazten dituen elkarbanatzeek guztiz gainditzen dituztela esaldi arrunt batenak. Zeren eta “irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du”.

Gure web orria diseinatzen edo blog bateko sarrera bat editatzen ari garela, itxurak garrantzia handia du bisitariarengan sor dezakegun irudiarekiko, gainera erabiltzailearen arreta gureganatzea oso garrantzitsua da. Irudi bat duen txio baten bertxiotze tasa %94 gehiago igo da, horra hor irudien garrantzia.

Igotzen ari garen irudiak, edukiarekin erlazionatua izan behar du, ez du balio irudia eta edukia norabide ezberdinetan doazenean, erabiltzailean dudak sortzen baititu. “Zergatik erabili dute irudi hau?” galdera eragiten badio erabiltzaileari, zerbait gaizki egin dugunaren emaitza da.

Irudiak kalitate minimo bat izan behar du, argia izan behar du. Ez dute balio pixelatutako irudiek, ezta oso ilunak direnak ere, objetuak garbi azaldu behar du.

Optimizazioa ere oso garrantzitsua da, web orriaren karga denboran eragin zuzena baitu, azken finean SEOan. Compressor.io bezalako dohaineko tresnak erabil ditzakegu irudi hauek optimizatu eta gure webean txintxilikatzeko.

Compressor.io adibideaAurreko irudian ikusten den bezala, Compressor.io tresna erabiliz, gure irudia optimizatu dezakegu tamainaren %64a gutxituaz eta kalitaterik galdu gabe.

Irudiak besterik gabe ere arazoak eman ditzake bere atributuak egoki definitzen ez baditugu. Irudian “alt” eta “title” parametroak irudia identifikatzen duen terminoarekin betetzea gomendatzen da. Parametro hauek ez erabiltzeak penalizatu egiten gaituzte bilatzaile motorrek.

Google PageSpeed Insights tresnaz ere balia gaitezke gure web orrian erabiltzen diren irudien errendimentua ikusteko. Irudiez aparte, web orriaren kargan eragin dezaketen beste hainbat gomendio ere ematen ditu: CSS eta JS minifiatzea, nabigatzaileko cache-a gehitzea…

Ondo izan!

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko