Ba al dakizu zein den datua, informazioa eta ezagutzaren arteako ezberdintasuna?

Analitika edo Big Data proiektu bati buruz hitz egiten dugunean, askotan, datua, informazioa eta ezagutzak definizio bera izango balute bezala nahasten ditugu. Baina ba al dakigu bakoitzaren esanahia zein den? Zein ezberdintasun dagoen beraien artean? Nondik eta zertarako sortzen den bakoitza?

Enpresa estrategiei balioa gehituko dien edozein prozesu abiatzeko hiru termino hauen esanahia zein den jakitea oso beharrezkoa da. Artikulu honetan azaltzen saiatuko gara.

Datuen analitikako edozein proiektu azken finean datu batzuetaz baliatuz ezagutza bat uztiatzean datza. Horrela datua da edozein informazio sortu ahal izateko oinarrizko unitatea. Adibidez pertsonen NAN zenbakiak, leku bateko une bateko tenperatura, helbide bat, artikulu baten puntuazioa…

Datua – Informazioa – Ezagutza

 

Datua da kontuan hartu beharreko lehenengo neurria, baina berak bakarrik ez digu ezer esaten erabaki bat hartzerakoan. Balio diskretuko datu multzo bat bezala ere ikus daitezke, gauzen zergatiaz eta egin beharreko ekintzari buruz ezer esaten ez digutenak. Datu hauek publikoak edo pribatuak izan daitezke eta datu base mailatik ikusita, egituratuak edo egiturarik gabekoak izan daitezke.

Informazioa, prozesatua eta esanahi bat duen datu multzoa da, erabilgarria erabakia hartu behar duenarentzat. Datu multzo bat informazio bilakatu daiteke hurrengo prozesaketak eginaz:

  • Kontextualizazioa
  • Kategorizazioa
  • Kalkulu matematiko-estatistikoak
  • Garbiketa eta zuzenketa
  • Agregazioa

Azkenean ezagutza, informazioa, baloreak, esperientzia eta zerbait lortu ahal izateko beharrezkoa den ezagutza praktikoaren (“know-how”) nahasketa bat da, gainera informazio berri eta esperientzia berriekin eguneratu daitekeena. Hau, dokumentu eta datu edukiontziez aparte askotan, norma, prozesu, errutina eta praktikan aurkitzen da.

Beraz prozesu analitiko batek, datuetatik abiatuta informazio bat lortu, ezagutza bat sortu eta erabakiak hartzeko laguntza bat eskeintzen du. Hurrengo artikulu batean, horrelako proiektu baten nondik norakoak azalduko ditugu, datuen jasotzea, prozesamentua, biltegiratzea eta analitika ulertzeko.

Ondo izan!

 

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko