Bideoa, interneteko kontsumoaren errege

Bideoa geratzeko etorri da eta internet munduaren errege bihurtu da.

Modu batera esateko, irudirik ez duen eta gehienbat bideorik ez duen txio bat ez da dituenaren irakurketa erdira ere iritsiko. Zeren eta 2018 urte zati honetan bideoaren kontsumoa, interneteko kontsumo totalaren %78ra iritsi da.

100 milioi erabiltzailek kontsumitzen dute bideoa egunero eta urte bukaerarako interneteko trafiko guztiaren %84a bideoa izatera iritsiko dela diote adituek.

Eta hau dena zergatik? Nondik dator?

Kontsumitzeko oso erraza da. Ez du erabiltzailearen aldetik inongo esfortzurik eskatzen. Izan ere gizakiak alperkeria du berezi. “Play” botoiari ematea bakarrik behar du, batzuetan hori ere ez, automatikoki hasten direnetan, eta ikustea besterik ez da geratzen. Gainera testu bat irakurtzea baino entretenigarriagoa da gehiengoarentzat.

Minutu bateko bideo batean, milioi bat hitz baino gehiago sartu daitezke. Gainera bideo batek, azaldu nahi dena baliabide, emozio eta sormen gehiagorekin azaltzeko aukera ematen du.

Bideo marketinga

Iadanik telebistak badu konpetentzia. Seguruenik zuk zeuk ere nabari duzu, bideo erabiltzaileen %42ak esaten duen bezala, gero eta telebista gutxiago ikusten duzula interneteko bideo plataformetan serieak eta pelikulak ikusteko, zuk zeuk nahi duzun momentuan eta nahi duzuna.

Web diseinu eta marketing munduan lan egiten dugunok gainera nabari dugu, hain famatua den SEO-ari ere asko laguntzen diola bideo bat izateak gure web orriko orri nagusian. Esan dugun bezala, bideoek atentzioa batzen du eta erabiltzaileak web orrian denbora gehiago egotea eragiten du eta seguruenik bere komunitatearekin elkarnabatzea ere. “Forrester Research”-ek dioenez, metodo hau erabiliz, Google-eko lehen postuetan azaltzeko aukera gehiago ematen du.

Ondo izan!

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko