Chrome-k “ez seguru” bezala markatuko ditu HTTP bidez zerbitzatutako orri guztiak

Google Chrome-ren 68 bertsioak ekarriko duen aldaketa ikusgarrienetako bat, HTTP bidez zerbitzatzen diren web orri guztiak “ez seguru” bezela markatuko direla da. Nahiz eta web orriak HTTPS bidez zerbitzatu baliabideren bat HTTP bidez zerbitzatzen badu helbide barran “ez seguru” etiketa erantsiko dio Google Chrome-k.

Beste artikulu batean esan genuen bezala, HTTP protokolo bidez elkarbanatzen diren datu guztiak testu lauan transmititzen dira eta oso erraza da erasotzaile batentzat datu hauek irakurri eta nahi dituen moduan manipulatzea. Arazo hau aldiz, oso erraz ekidin daiteke web zerbitzarian SSL ziurtagiri bat gehituaz eta HTTPS-a gaituaz. Aurreko artikulu hartan azaldu genuen oso erraz eta guztiz doan nola egin zitekeen hau.

Google Chrome-ren aldaketa berri honek gure bezeroen konfidantza maila okertu dezake gure web orria atzitzen dutenean, beraz HTTPS modura pasatzea gomendatzen dugu geuk ere ahalik eta bizkorren.

Ondo izan!

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko