Erabili WordPress zure negozioa interneten zabaltzeko

Zure negozioaren web orria da interneten zure produktuak eta zerbitzuak saltzeko tresnarik garrantzitsuena. Marketing digitaleko estrategiaren zutaberik garrantzitsuenetako bat gainera interneten presentzia eskuratu nahi denean. WordPress bezalako web orri batek asko lagunduko digu horretan.

Zer da WordPress?

WordPress munduko CMS (Content Managament System) erabilienetako bat da. 2019ko urtarrilean CMS guztien %60a izan da eta web trafiko guztiaren %33a berak bereganatzen du. Iturria.

Wordpress-en logoa

Erabiliena izateaz gain edozein zaporeetara moldatzen den eduki kudeaketa sistema da, funtzionalitate, itxura eta erabilerarekin. Blog, eCommerce, web orri estatiko eta beste hainbat sortzeko aukera ematen du.

PHP-n idatzia dago eta komunitate oso zabala du atzetik, pluginak eta gehigarriak sortzen dituena. Gainera guztiz euskaratuta dago duela gutxi irten den 5. bertsioan.

CMS honekin eginiko web bat martxan jartzea oso erraza da, PHP, MySQL eta web zerbitzari bat eskeintzen dituen hosting bat izatearekin bakarrik nahikoa da. Instalazioa oso erraza da eta hasieratik sortu daiteke web guztiz erabilgarri bat.

Marketingari eta SEOari zuzenduta

Gure negozioa interneten zabaltzeko WordPress bezalako sistemek asko lagunduko gaituzte. Marketinga eta SEO-ari zuzendutako funtzionalitate asko gehitu daitezke eta gure beharretara moldatuaz kanpaina egokiak jarri ditzazkegu martxan, beti ere indikatzaile guztien neurketak jasoaz eta erabaki egokienak hartuaz.

Saretzenen esperientzia luzea dugu WordPress bezalako web orriak optimizatu eta gure bezeroei kudeatzen, helburuak zehaztu eta ibilbidean laguntzen.

Laguntzarik behar izan ezkero ez ezazu duda egin eta jarri zaitez gurekin kontaktuan. Inongo konpromisorik gabe zure beharretara bideratutako ibilbiderik egokiena aztertzen saiatuko gara.

Besterik gabe.

Ondo izan!

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko