HTTP/3, HTTP protokoloaren azken bertsioak QUIC erabiliko du garraiorako

Seguruenik orain arte HTTP protokoloaren (HTTP/3) azken bertsioaz zerbait entzungo zenuen baina seguruenik HTTP-over-QUIC bezala izango zen. Orain arte protokoloaren bertsio esperimental bat izan den bezala, IETF erakundeak bertsio egonkor bezala berrizendatzea erabaki du, horrela HTTP protokoloaren hirugarren bertsioa izango da eta HTTP/3 izena izango du.

Bere garaian Spdy, Google-ek garatutako protokolo esperimentala HTTP/2 izatera pasa zen bezala, azken hau ere enpresa berdinak garatu du. Gainera azken bertsio honek HTTP/2, UDP, TLS eta TCP barneratzen ditu.

HTTP-over-QUIC, HTTP protokoloaren berridazketa bat da eta ez aldaera bat. QUIC bidez garraiatzen dira HTTP mezuak eta orain arte hain ezaguna eta erabilia dugun TCP ordeazkatzen du. QUIC Quick UDP Internet Connection protokoloak, pixkanaka TCP eta UDP protokoloak ordezkatu nahi ditu. Orain arte egindako probekin, ziurtatuta geratu baita QUIC bidezko transmisioak azkarragoak eta seguruagoak direla, defektuz TLS 1.3 erabiltzen baitu.

TCP, TCP + TLS eta QUIC konparaketa

Aurreko irudiak azaltzen duen bezala, zero latentzia lortzen da zerbitzari berdinaren gainean egiten diren bigarrengo konexioetan. Pakete askoz gutxiago sortarazten dira informazio berdina elkarbanatzeko eta defektuz TLS 1.3 erabiltzeak segurtasunaren ildotik aurrerapausu garrantzitsua suposatzen du.

Protokoloaren azken bertsio hau erabiltzeko zerbitzari eta bezeroek sostengua izan behar dute baina hau iadanik hainbat nabigatzailetan inplementatua dator, Chrome 29 eta Opera 16-an adibidez. Gaur egun lehen 10 milioi web garrantzitsuenen %30ak HTTP/2 bidez funtzionatzen du eta hauen %1ak bakarrik du inplementatua HTTP-over-QUIC.

Ikusiko dugu zein bilakaera izaten duen.

Besterik gabe,

Ondo izan!

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko