IBMk Red Hat erosi du 34 mila milioi dolarren truke

Atzo bertan jakinarazi zuen IBM handiak Red Hat software konpainiaren erosketa 34 mila milioi dolarren truke.

Erosketa honekin “munduko cloud computing hibridoaren hornitzaile garrantzitsuena” izatera iritsiko dela dio IBM-ko CEO-a den Ginni Rometty-ek, horrela hodeiko konputazioan liderrak diren Amazon, Alphabet eta Microsoft-en soluzioei aurrea hartuaz.

Salerosketa honen itxierarekin, Red Hat, IBM-ren Hybrid Cloud soluzioaren parte izatera pasako da, baina bere independentzia kontuan edukiz. Jim Whitehurst-k Red Hat-eko CEO-ak agintzen jarraituko du bere unitatean baina IBM-ko zuzendaritzaren parte izatera pasako da.

Hala ere, bi handi hauen arteko kolaborazioa 20 urte baino luzeagoa da. Bere garaian Linux sistema eragilea enpresa munduan garatzen laguntzeko eta azken aldian hodeiko konputazio hibridoan laguntzeko indarrak batu dituzte.

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko