Nola aukeratu irudi on bat nire webgunearentzat

Hitzekin konta badaiteke, ez nitzateke egunero kamera batekin ibiliko” zioen Lewis Hine argazkilari estatubatuarrak. Irudien balioa hitzen araberakoa izango da beti, irudi bakar batek emozio bat, ideia bat, definizio bat edo kontzeptu bat transmititu diezaioke. Horregatik, funtsezkoa da gure webgunera eta sare sozialetara igotzen ditugun argazkiak zaintzea, gure enpresa ordezkatuko baitute.

Egunero Interneten mugitzen den informazio kopuru handia da eta ikusgarritasuna emateko modua lortu beharra dago. Ikus-entzunezko materiala da hobekien partekatu eta biralizatzen dena, hor daude datuak, twiterren irudidun txioek %94 aukera gehiago dituzte birtxiotuak izateko. Irudien aukeraketa online marketingaren parte izan behar da hasieratik eta garrantzitsua da online publizitate kanpainetan zer partekatuko den edo orriaren nabarmendutako irudia zein izango den jakitea.

Zer izan behar du irudi on batek?

Behar beharrezkoa da partekatutako irudia transmititu nahi den mezuarekin bat etortzea. Irudi horrek identifikatu eta marka edo enpresa gisa ordezkatuko gaitu. Inork ez dezala galdetu nabigatzen ari den bitartean: “Zergatik erabili zuten irudi hau honetarako?“.

Horregatik, mezuak koherentea izan behar du testuan eta argazkian. Jakina, kalitatezkoa izan behar du eta horri buruz hitz egiten dugunean ez dugu esan nahi profesional handi batek sinatu behar duenik, baizik eta zenbait estandar edo arau bete behar dituela. Katalogorako produktuen argazkien kasuan adibidez, argi eta garbi argiztatuta egon behar dute, araztu egin behar dira eta web orrian nabarmendu egin behar dira.

Web orriko irudiak optimizatzea ezinbestekoa da, ez estetikagatik bakarrik, baita SEO eta bihurketagatik ere. Bilatzaileen algoritmoek kontuan hartzen duten puntuetako bat karga abiadura da. Irudia ez badago optimizatua, orriaren karga abiadura moteldu egingo da eta ondorio larriak ekarriko ditzake azaldutako puntuetan.

Gainera, diseinu ona duen web bat, egitura argia eta kontsumitzaileari nabigatzeko esperientzia ona ahalbidetzen duena, modu antolatuagoan egokitu ahal izango dira. Harmonia horrek aukera emango du bisita gehiago erakartzeko eta bezero bihurtzeko.

Nola optimizatu irudiak zure webgunerako?

Esan dugun bezala, garrantzitsua da irudiko fitxategiaren tamaina konprimituta egotea, web orriaren karga abiaduran eraginik ez izateko. Horretarako tresnarik erabilienetako bat Compressor.io da. Tresna honek kalitatean eraginik izan gabe optimizatzen ditu irudiak, 140-170Kb inguruko fitxategiak sortuaz (iturburu irudiaren tamaina kontuan izan behar da).

Tamainari dagokionez, proportzio desberdinak erabili behar dira elkarbanatu nahi den plataformarekiko. Hurrengo irudian sare sozialetarako formatuen gida bat erantsi dugu:

Irudiak partekatzeko gida

Hala, publikatu nahi den sare sozial edo web plataformarentzat egokia den irudi tamaina erabiltzea izango litzateke egokiena. Beste kontu garrantzitsu bat mundu osoan zehar onartutako formatuak erabiltzea da, JPEG adibidez.

SEOa optimizatzeko beste faktore bat, testu argi eta deskribatzaileak dituzten irudi guztiak izendatzea da. “GYqwergdfh344_dfgg.jpg” bezelako izenekin gordetako irudirik ez erabiltzea, bilaketa-motorrek ez baitute jakingo zer den. Testuak irudia deskribatu behar du eta argi esan behar dio bilatzaileari zer dagoen bertan, adibidez: “Ilunabarra-Getarian.jpg” fitxategiaren izenean ikusten da argi eta garbi irudiaren barnean aurki daitekeena.

Artikuluarekin batera irudiak igotzen ditugunean, “Alt” atributua hartu behar da kontuan, Googlek “irakurri” ahal izateko irudi bati erantsi zaion testu alternatiboa, nahiz eta irudi hori kargatzerik ez lortu, zein deskribapen izango lukeen.

Azkenik, irudiaren ingurua ere funtsezkoa da, bilatzaileak oso kontuan hartzen baitu testuak eta irudiek lotura eta koherentzia izatea, kontzeptu abstraktuez ari garenean konplikatu egiten baita.

Irudietarako tresna erabilgarriak

Dena irudiarekin lagundu behar den aro honetan, zail egiten da sortu beharreko eduki guztiarentzat irudi edo argazki profesionalak lortzea. Horretarako sortu dira lizentzia librea duten hainbat irudi banku. Bertan bilatzaile baten bidez, lortu nahi den irudia bilatzen da eta inongo murrizketarik gabe irudia helburu komertzial edo pertsonalentzat erabili daiteke. Batzuetan autoreari aipamen egitearekin bakarrik nahikoa da, beste batzuetan hori ere ez.

Irudi-banku batzuk doan eta lizentzia libreetan:

Online argitalpenari dagokionez, ez da beharrezkoa diseinatzaile grafikoa izatea; izan ere, Photoshop-en noziorik ez baduzu, web aplikazio asko daude bizitza errazago egin ahal izateko eta gure diseinuak pertsonalizatzeko. Irudiak eta infografiak sortzeko tresna batzuk:

  • Canva: zalantzarik gabe, ez-diseinatzaileentzako tresnarik onena, blog eta sare sozialetarako pieza grafikoak sortzeko aukera ematen duena.
  • PiktoChart: infografiak sortzeko aukera ematen digu, diseinuari buruz jakin beharrik gabe.
  • Skitch: pantaila-irudiak egin ditzakegu, gainera oharrak, formak, marrazkiak… gehitu ditzakegu.

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko