Proiektu berria: Zarautz Rugby Taldearen Match Center-a

Zarautz Rugby Taldea-rentzat garatu dugun Match Center aplikazioa aurkezten dizuegu.

Errugbi taldeak Espainiako txapelketa antolatzean zuen erronka ikusita, denbora errealean 3 zelaietan jolasten ziren errugbi partiduen gertaerak jaso eta web bidez publikatzeko sistema bat garatu dugu. Sistema honek errugbi jokoen denborak, zatiak, entseguak, bihurketak eta beste hainbat gertaera jaso eta datu base batean gordetzen ditu, gero internet bidez publikatua izan den web aplikazio batean kontsumitu ahal izateko.

Horrelako sistemek zelai ingurutan dabiltzan jarraitzaileei eta bertaratu ezin izan duten jarraitzaileei jokoen zuzeneko jarraipena egiteko aukera ematen die.

Hurrengo lerroetan sistema honek dituen atal guztiak azalduko ditugu.

Gertaeren jasotze sistema

Emaitzak erakutsi ahal izateko lehenik jaso eta datu base batean gorde behar dira. Datuen jasotze hau, espreski horretarako eginiko kontrol sistema baten bidez egiten da. Bertan, denbora zatiak, minutuak, etxeko eta kanpokoen puntuaketak kontrolatzen dira. Sistemak jokalari bakoitzak eginiko puntuaketak jasotzen ditu nahi izanez gero.

Bideo produkzioa

Partiduen zuzeneko emisioan, markagailuaren informazioa gertaeren jasotze sistemarekin konektatuta dago, horrela, bideoa streaming bidez jarraitzen dutenek emaitzen informazio berdina kontsumitu dezaten. Informazio guztiaren kontrola toki berdinean zentralizatzen da, horrela informazio guzti horren kudeaketa errazteko.

Datuen bistaratzea

Txapelketa honetarako sortua izan den sistema da baina Zarautz Rugby Taldeak hurrengo urteko partiduetan erabiltzen jarraituko duela esan digu. Txapelketa honetan 29 taldek hartu dute parte eta 2 txapelketetan zatituta 60 errugbi partidu baina gehiago jolastu dituzte. Denen denbora errealeko jarraipena Match Center izeneko web aplikazio baten bidez egin da.

Aplikazio honek automatikoki eguneratzen ditu emaitzak web aplikazioa bera berriz kargatu beharrik izan gabe.

Nola ez, guztiz “Mobile-First” den web aplikazio bat garatu dugu, bootstrap bezalako framework bat erabiliaz eta open-source diren liburutegiak eta funtzioak erabiliaz. Teknikoki Google-ren Angular Javascripteko frameworka erabili da Frontend-ean eta backend-erako ExpressJs eta MongoDB erabili dira.

Azpiegitura arrunta baina oso potentea momentu bereko erabiltzaile asko jasan ditzaken sistema batentzat.

Ondo izan!

 

 

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko