Sortu ezazu ecommerce edo online denda bat 9 pausutan

Azken hamarkadan, eCommerce bezela ezagutzen diren online dendek arrakasta handia lortu dute, gainera 2019 urtean, Amazon bezalako Marketplace-n laguntzaz portal hauetan egiten diren salmentak asko handituko direla aurreikusten da.

Aurreikusten den gorakada nabarmenari heldu nahi badiozu eta online denda bat ireki nahian bazabiltza, jarrai itzazu jarraian azaltzen ditugun 9 pausuak eta modu oso erraz batean martxan jartzea lortuko duzu.

1. Izena eta domeinua aukeratu

Izen egoki bat aukeratzea nahitaezkoa da, erakargarria izan behar du eta ez du balio edozeinek. Dendaren produktu mota identifikatzeko balio behar du eta gogora erraza izan.

Hitz gakoak aukeratzeko tresna bat erabiltzea onena. Google-en Keyword planner bezalako bat adibidez. Tresna honek hitz horien bilaketa kopuruen aurreikuspen bat egiten du, alternatibak gomendatuaz.

Domeinua libre dagoen ikustea ere oso garrantzitsua da. Horretarako domeinuak.eus web orrian kontsultatu dezakegu.

2. Hostinga aukeratu

Hau izango da seguruenik prozesu guztian egin beharreko inbertsio guztia. Kalitatezko zerbitzua eskeintzen duten hostalaritzak erabiltzea gomendatzen dugu, beti ere zerbitzu bermearekin.

Aurreko artikulu batean ikusi genuen bezala, web orriaren karga denbora gakoa da gaur egunean bilatzaileetan kokapen on bat lortu ahal izateko, baita erabiltzaileei esperientzia egoki bat emateko.

Baliteke hosting eta domeinuaren erregistroa hostalaritza enpresa berdinari kontratatzea, beraz oraindik ere garrantzitsuagoa aukera on bat egitea.

3. Dropshipper bidez edo zuzenean saldu

Puntu hau negozioaren muina da, seguruenik dendaren etorkizuna markatuko duena. Produktuak guk geuk bidali edo beste enpresa bat azpikontratatu, bere produktuak zure sigiluarekin bidaltzeko. Azken honen abantailak handiak dira, produktuen stockaz kezkatu beharrik gabe, baina ia ia inongo kontrolik izan gabe eta gainera bezeroen aurrean aurpegia eman beharrarekin.

Egia da Dropshipper-ekin marjinak txikiagoak direla baina egin beharreko inbertsioa ere halakoa da eta hasi berrientzat aukerarik egokiena izan daiteke. Behin gauza aurrera doala, produktuak jabetzan izatera pasa daitekeelarik.

Online denda edo Ecommerce

4. Aukeratu CMS egokiena

Merkatuan dendaren funtzionamendu kontrolatzeko CMS ugari daude, gehienak libreak dira eta guztiz fidagarriak dira. Gehienbat hurrengo biak gomendatzen ditugu.

  • WooCommerce: WordPressen plugin bat da. Betiko CMS bat, blog eta web orriak izateaz gain, denda baten funtzionamendua ematen dio, stocka, erabiltzaileak, salmentak eta bidalketak kudeatuz.
  • Prestashop: Online denden kudeaketarako espreski pentsatutako CMS bat da. WordPress bezala librea da eta PHP-n idatzia dago. Plugin ugari ditu, enpresen zerbitzuekin integratzeko.

Hauetaz aparte, interneten dauden zerbitzuak ere erabili ditzazkegu, adibidez Shopify. Hauek desabantaila handiena, dendaren kontrola ezin dela zabaldu

5. Produktuak pertsonalizatu

Produktu saltzaile askok gure plataforman modu errazean inportatu ahal izateko katalogoak eskeintzen dituzte baina baliteke gure dendari identitate jakin bat eman nahi badiogu, produktua guk nahi dugun bezala pertsonalizatzea. Argazkiak atera, deskribapen bat idatzi eta gomendioak egin adibidez.

6. Ordainketa metodoak

Pausu hau guztiz beharrezkoa da online denda bat muntatu ahal izateko. Bezeroa ordainketa egiten ari denean, ahalik eta esperientzia egokiena izan dezan, beti ere erosketa ez ezeztatzeko helburuarekin.

Metodo asko daude bezeroaren kobraketa egiteko. Bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu, baina modu batera konparatzerik izango bagenitu, kobraketa bakoitzagatik eramaten duen komisioagatik izango litzateke.

Hauek dira ezagunenak:

  • Bankuetako ordeinketa pasagunea edo gaztelaniaz TPV bezala ezaguten direnak
  • Paypal
  • Stripe
  • Banku transferentzia
  • Esku-dirutan
  • Txekeaz

7. Bloga

Beti esan izan dugu, web orri edo online denda bat izateak bakarrik ez ditu erabiltzaileak erakartzen. Erabiltzaile edo bezeroen bila irten egin behar da eta hori egiteko modu egoki bat “edukien marketinga” izan daiteke.

Dendari blog bat gehitu ezkero bezeroentzat erakargarriak diren edukiak sortu daitezke eta bilatzaile eta sare sozialen bidez trafiko bat sortu dendarantz. Horregatik blog bat izatearen garrantzia.

8. Ezaugarri legalak

Ez ahaztu ezaugarri legaletaz. Denda bat izateak hainbat puntutan behartzen gaitu. Cookie politika, abisu legal bat eta pribatasun politika bat zehaztuak izan behar dira. Ez kopiatu beste online denda batenat, baliteke eguneratu gabeak izatea eta.

Gomendagarriena, teknologian aditua den abokatu batengana joan eta guztiz neurriko politika batzuk zehaztea da.

9. Marketing digitala

Behin denda martxan dela, bezeroen bila irtetea geratzen da. Oso garrantzitsua da marketing digitalaren atal guztiak martxan jartzea:

  • SEO edo bilatzaileen kokapena
  • Sare sozialen erabilera
  • Lehen azaldutako Blog-a
  • Email marketinga
  • Afilizaio marketinga
  • SEM edo online publizitatea

 

Hauek dira online denda bat jartzeko aurreikusten ditugun pausurik garrantzitsuenak. Ez dira oso pausu konplexuak baina baliteke jende askok dudak izatea. Horretarako gurekin kontaktuan jarri zaitezkete.

Besterik gabe,

Ondo izan!

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko