URL helbideen garrantzia SEOan

SEO edo bilatzaileen kokapenean eragiten duten faktore asko daude. Horietako bat URL helbideen itxura da. Gure web orriaren edukia indexatzen eta bilatzaileen kokapenean lagunduko duten URLak diseinatzen azalduko dizugu.

Dakigun bezala, Google eta beste bilatzaileek gure edukia eta erabilitako meta deskripzioak irakurtzen dituzte emaitzetan eragingo dituzten hitz gakoak ateratzeko. Eduki hontaz gain URL helbideetatik ere hainbat informazio atera dezakete eta beren algoritmoetan barneraturik dituzte. Gainera, URL bat ongi eratuta badago, web orri horren edukiaren zenbait informazio eman dakiguke.

Ez da berdina adibidez https://saretzen.eus/eu/artikulua.php?id=567 URLak eman dakiguken informazioa edo https://saretzen.eus/eu/artikulua/nola-lortu-eus-domeinu-bat URLak ematen diguna. Bigarrengo honek artikuluaren gaia ematen digu.

Bilatzaileekiko URL adiskidetasuna

Ingelesez SEO Friendly URLs, URL batek bilatzaile bati (edukirik irakurri gabe) aurreratu diezaioken informazioa bezala ezagutzen dena. URL adiskidetsuago bat lehenago indexatuko da bilatzaileen datu basean ez-adiskidetsuago bat baino.

Adibide batzuekin hobeto ulertuko dugu:

  • https://saretzen.eus/eu/artikulua.php?id=567 (Ez adiskidetsua)
  • https://saretzen.eus/eu/artikulua/567
  • https://saretzen.eus/eu/artikulua/nola-lortu-eus-domeinu-bat (Adiskidetsuagoa)

Ikusten den bezala, web orriaren edukian sartu gabe, URLaren helbidea irakurrita bakarrik, artikuluaren titulua edo gaia jakin dezakegu. Garrantzi handia ematen die bilatzaileek honi.

Artikulu honen URLari erreparatuz ere gaia jakin dezakegu.
https://saretzen.eus/eu/url-helbideen-garrantzia-seoan

URL helbideen luzerak ere garrantzia du. Bilatzaileek, helbideko termino bakoitzari puntuazio bat ematen saiatzen dira. Gero eta termino gehiago izan, bakoitzaren puntuazioa are eta txikiagoa izango da. Beraz, oreka bat aurkitu beharra dago luzera eta garrantziaren artean.

WWW erabili ala ez?

Bilatzaileen funtzionamenduaz dakigunez, berdin da www erabiltzea ala ez. Bilatzaileek ez die puntuazio hoberik emango honen erabilerari edo ezari. Baina biziki garrantzitsua da, bi bilakaerak elkar ez bizitzea. Bilatzaileek emaitza berdina duten bi helbide bezala indexatuko dituzte eta horrek okertu egingo du puntuazioa.

Besterik gabe.
Ondo izan!

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko