Zer da ServerLess delako hori?

Serverless, ingelesez izenak dioen bezala “zerbitzaririk gabe”, zerbitzariek (fisikoak edo hodeian) parte hartzen ez duten zerbitzu arkitektura berri bat da non garatzaileen software kodea “exekuzio inguruneetan” exekutatzen den.

HTTP eskaera bat edo gertaera baten ondorioz exekuzio ingurunea sortu egiten da, kodea edo funtzioa exekutatzen da eta azkenik ingurunea desagertu egiten da.

Tradizionalki software edo zerbitzu berri bat sortzerakoan, exekutatuko zen zerbitzari, makina edo delakoaz arduratu behar ginen, bere baliabideak kontrolatu eta sistema eragile eta liburutegiak egunean eramateaz. Zerbitzaririk ez egoteak lana asko errazten du, zerbitzarien konfigurazioak, eguneraketak eta errendimenduaz arduratzeaz ekiditen baititu. Abantaila garrantzitsuenetako bat zerbitzuaren koste urria izan daiteke; zerbitzarian oinarritutako arkitektura batean, zerbitzariaren kostua handiagoa da nahiz eta eskaera edo gertaerik ez izan momentu horretan. Zerbitzaririk gabeko sistema baten kostua aldiz, exekuzio ingurunea martxan dagoen denborakoa bakarrik da.

AWS Lambda

Hodeiko zerbitzuak eskeintzen dituzten enpresek beraien Serverless azpiegiturak FaaS (Function as a Service) moduan garatu dituzte, gertaerei bideratutako gure kodea exekutatzeko:

  • Amazon Web Services: AWS Lambda
  • Google Cloud Platform: Google Cloud Functions
  • Microsoft Azure: Azure Functions

Hala ere, zerbitzu mota hauek ez dira egokiak memoria gorde beharreko sistemetan. Exekuzio inguruneak exekuzio bakoitzean sortu eta desagertzen dira, exekuzio bakoitzean erabilitako memoria birtuala ezabatuaz. Hala ere zerbitzu hauek gako-balio motako datu base txikiekin, Redis adibidez, osatu daitezke memoria birtual hori nonbait gordetzeko.

Saretzen-en zenbait proiekturentzat zerbitzaririk gabeko funtzioak garatzen hasiak gara. Zerbitzu hauek MQTT motako ilarekin osatuaz, dena, gure azpiegiturak dauden moduan Amazon Web Services erabiliaz.

Hurrengo sarrera batean AWS Lambda eta API Gateway bat erabiliaz API Rest bat montatzen saiatuko gara.

Ondo izan.

Web orri honek cookiek erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazioa errazteko